Euskotrenek, Burdinbidearen Euskal Museoaren kudeatzaileak, Bilboko Burdinbidearen Lagunen Elkarteak emandako trenbide-material historikoa jaso du Lutxanan (Barakaldo)

Entradilla

Euskotrenek, Burdinbidearen Euskal Museoaren kudeatzaileak, Bilboko Burdinbidearen Lagunen Elkarteak emandako trenbide-material historikoa jaso du Lutxanan (Barakaldo)

Body

- Tren-makina eta kotxeak eraberritu egingo dira erabiltzen ez diren trenbideetan, Burdinbidearen Euskal Museoaren Bizkaiko egoitzan herritarrei erakutsi aurretik.

Gaur, asteartea, Euskotren sozietate publikoak, Burdinbidearen Euskal Museoaren kudeatzaileak, Bilboko Burdinbidearen Lagunen Elkarteak emandako material historikoa jaso du Lutxanako geltokian (Barakaldo), 2025ean sinatutako akordio baten ondoren.

Material hori 1892an eraikitako tren-makina batek, saloi-kotxe batek, lehen mailako kotxe batek eta hirugarren mailako beste batek osatzen dute, 1887an Manchesterren egindakoak, eta Ferrocarril Vasco-Navarro tren historikoaren jabetzakoak izan ziren. Bristolen eraikitako 1902ko furgoi bat ere jaso da.

Lutxana-Barakaldo

 

Lutxanako tren-geltoki zaharra, garai batean Leon eta Lutxana lotzen zituen La Roblako trenbidearen zati zena, gaur egun erabilera mistorako da: Burdinbidearen Euskal Museoaren Bizkaiko egoitza bihurtzea, eta aldiriko trenaren geltokiaren eguneroko jarduerari eustea. Eusko Jaurlaritzako Euskal Trenbide Sarea (ETS) erakunde publikoak gaur, asteartea, Lutxanan jasotako material mugikor historikoa iritsi eta eraberritzeko lanen lehen fasea egin ondoren, garbiketa eta zaharberritze prozesu bat egingo da hemendik aurrera, jendaurrean jarri aurretik.

Berritu ondoren, material mugikorra EAEren titulartasuneko erabiltzen ez diren trenbideetan jarriko da -Irauregi-Lutxana Barakaldo linea Estatuko interes orokorreko saretik desklasifikatu zuten 2018an, eta Eusko Jaurlaritzari transferitu zioten-.

Bigarren fasean, erakusketa-gune bat garatuko da La Roblako tren geltoki zaharraren goiko solairuan.

Lutxanako (Barakaldo) eraikinaren barrualdea etorkizunean berrituko da. Behe-solairuan, garai batean abiadura handiko lantegia eta geltokiko buruaren kabineteak eta Bilbotik Portugaleterako trenbidearen zirkulazio-faktorea eta La Roblako treneko bidaiarien itxarote-guneak jarri ziren lekuan, espazioa egokitzeko lanak egingo dira, herritarrek erabil dezaten. Goiko solairuan, geltokiko langileen egoitza eta txartelen salmenta zeuden lekuan, trenbide elementu historikoen erakusketa gune berri bat sortzea aurreikusita dago. Horrela, geltokia Azpeitian (Gipuzkoa) dagoen Burdinbidearen Euskal Museoaren azpiegoitza bihurtuko da. 

Horrela, Lutxanak trenbide-ondarearen interpretazio-zentro bat izango du, euskal geografiako puntu batean, eta sinbolismo handia izango du arlo horretan, Espainiako trenbide-elkargune handienetako bat izan baitzen XIX. mendearen amaieran eta XX. mendearen hasieran. Lutxanan bost trenbidek zuten jatorria, El Regato (Barakaldo) eta Zugaztietako (Trapagaran) meategietatik ateratako burdina Nerbioi ibaiaren ezkerraldeko kargategietara beste herrialde batzuetara eramateko. 

js-tarifas