Bilboko Tranbia: Frantziako Tourraren eraginak
Frantziako Tourraren aurkezpenak, ekainaren 29an Bilbon, ohiko tranbiaren funtzionamendua aldatuko du eta hainbat kalte eragingo ditu zerbitzuan.
Horrela, tranbiaren zirkulazioa eten egingo da Arriaga-La Casilla tartean 13:00etatik aurrera, gutxi gorabehera. Tarte horretan Bolueta eta Arriaga artean zirkulatuko da 15 minuturo (udako ordutegia). Aurreikuspenen arabera, Boluetatik La Casillara 12:22an joango da azken tranbia, eta La Casillatik Boluetara, berriz, 12:26an.
Frantziako Tourra Bilbotik irteteak, uztailaren 1ean, tranbiaren funtzionamendu normalean eragina izango du eta hainbat aldaketa izango dira zerbitzuan.
Horrela, tranbiaren zirkulazioa eten egingo da Arriaga-La Casilla tartean, lehen ordutik eguerdiko 14:30ak arte, gutxi gorabehera. Denbora tarte horretan tranbia Bolueta eta Arriaga artean baino ez da ibiliko, 15 minuturo (larunbat, igande eta jaiegunetako ordutegia).Aurreikuspenen arabera, mozketa ostean Boluetatik La Casillara joango den lehenengo tranbia 14:22an irtengo da, eta La Casillatik Boluetara 14:56an.
Informazio gehiago nahi izanez gero, webgune honetako ordutegi-bilatzailea, 944 333 333 informazio-telefonoa, twitter@euskotren profila eta Euskotrenen APP ofiziala eskura dituzue.