Trenak ez du Zumaia eta Zarautz artean zirkulatuko uztailaren 4tik aurrera, trenbide-azpiegitura hobetzeko lanak direla eta.

Entradilla

Trenak ez du Zumaia eta Zarautz artean zirkulatuko uztailaren 4tik aurrera, trenbide-azpiegitura hobetzeko lanak direla eta

Body

- Euskal Trenbide Sareak eta Euskotrenek ordezko autobus zerbitzuaren bidez bermatuko diete zerbitzua erabiltzaileei. Garraiorako beharrizan bereziak dituzten dibertsitate funtzionala duten pertsonek, bidaia prestatzeko, aurretiaz honako telefono zenbakira deitu ahal izango dute: 943 01 35 36

- Hobekuntza-lanak Urola ibaiaren gaineko Zumaiako zubian egingo dira, eta, horrez gain, Meagako eta San Migeleko tuneletan trenbidea berrituko da

EuskoTreneko unitateek ez dute Zumaia eta Zarautz artean zirkulatuko uztailaren 4tik aurrera eta lanak bukatu arte, Euskal Trenbide Sareak trenbide-azpiegitura hobetzeko aurreikusita dituen zenbait obra direla eta. Zerbitzua uneoro egongo da bermatuta ordezko autobus zerbitzuen bidez.

Zirkulazioa etetea eragingo duten obrak Urola ibaiaren gaineko Zumaiako zubikoak dira. Horrez gain, Meagako eta San Migeleko tuneletan trenbidea berritzeko eta azpiegitura hobetzeko lanak ere egingo dira. Iñaki Arriola sailburuak zuzentzen duen Garraio Sailak bultzatutako jarduketak dira, eta ia 6 milioi euroko inbertsio globala eskatuko dute.

Urola ibaiaren gaineko Zumaiako zubiari San Migeleko zubia ere esaten zaio. Bertan egitura konpontzeko lanak egingo dira, eta trenbidea eta katenaria erabat berrituko dira.

Lehenik eta behin, trenbidearen gainegitura guztia kenduko da, egiturari kargak kentzeko, soilik bere pisu propioarekin lan egin dezan. Jarraian, egitura-lanak gauzatuko dira. Horiek amaitutakoan, goiko lauza txorreatu eta margotu egingo da, bibrazioen aurkako manta jarriko da, drainatze-sarea eraikiko da eta trenbidearen gainegitura, katenaria eta segurtasun- eta komunikazio-instalazioak muntatuko dira.

Aldi horretan, beste hiru jarduketa ere egingo dira:

- San Migeleko tunelean 79+126 K.P.-tik 79+828 K.P.-ra doan trenbidea berritzeko eta trenbide-plataforma jaisteko obra. Funtsean, dagoen armamentua modernizatuko da, erreiak eta trabesak ordeztuz, eta hormatxoak eta arekak egingo dira. Trenbidea berritzeaz gain, trenbidearen plataforma jaitsi nahi da, erreitik ukipen-hariraino gutxienez 4,30 metroko altuera uzteko.

- Meagako tunelean trenbidea berritzeko eta trenbidearen plataforma jaisteko obra, 81+829 K.P.-tik 82+800 K.P.-ra, aurreko jarduketako helburu berberekin.

- Meagako tunelaren konponketa 82+190 eta 82+230 K.P.-en artean. Proiektua tunel horren estaldura indartzeko hainbat lanetan oinarritzen da.


ERAGINA ZERBITZUAN

Obra horiek direla eta, uztailaren 4tik ordezko autobus zerbitzu hau egin beharko da, ondoren trenez bidaiatzen jarraitzeko:

  • Bilborako noranzkoan: Zarautz eta Eibar arteko ordezko autobus zerbitzua, geltoki horretatik trenez jarraitzeko. Zarautz eta Eibar artean autobusa erabiltzaileak jaisteko baino ez da geratuko. Zarautzen, autobusaren geralekua behin-behineko geltokiaren ondoan egongo da.
  • Donostiarako noranzkoan: ordezko autobus zerbitzua Zumaiatik helmugaraino. Zumaia eta Donostia artean autobusa erabiltzaileak jaisteko baino ez da geratuko. Zumaian, autobusaren geralekua geltokiaren ondoan egongo da.

Trenek ohiko ordutegiekin zirkulatuko dute Zumaia eta Bilbo artean eta Zarautz eta Donostia artean.

Uztailaren 17tik, Zumaiatik Amararako 7: 11ko eta 8: 11ko zerbitzu osagarriek ez dute zirkulatuko.

Erabiltzaileek informazio gehiago dute hemen:

- Geltokiak
- Euskotrenen telefono-zenbakia: 944 333 333
 

Archivo adjunto
Info +653.05 KB