Zumaia-Donostia autobusen zerbitzuaren aldaketa, bihar osteguna, uztailak 23, N-634 errepidearen mozketa dela eta

Eusko Jaurlaritzako Sozietate Publikoa den Euskotrenek, bihar ostegunean (uztailaren 23an) 10:00ak eta 17:00ak bitartean Zumaia-Donostia UK09, UK10 eta UK11 autobusen zerbitzua aldatuko du, Zarautz eta Getaria artean N-634 errepidean programatutako zirkulazioaren mozketa dela eta.

Euskotrenek datorren asteburutik aurrera Metro eta Tren zerbitzuak eskainiko ditu

Eusko Jaurlaritzaren Sozietate Publikoa den Euskotrenek, datorren asteburutik aurrera metroko (3. linea Bilbon) eta trenbideko (Bizkaia eta Gipuzkoa) gaueko zerbitzuak eskainiko ditu. Konpainiak, ordubete lehenago amaituta, COVID-19ak sortutako egoeran zehar abian jarritako zenbait neurrietara eskaintzaren egokitzapen prozesuaren esparruan etendako zerbitzua partzialki berreskuratuko du.

js-tarifas