Burdinbidearen Euskal Museoak lurrun trenaren hiru irteera burutuko du asteburuan

Eusko Jaurlaritzako Sozietate Publikoa den Euskotreneko Burdinbidearen Euskal Museoak, datorren asteburuan hiru lurrun tren zirkulazioan jarriko ditu. Lurrun trenaren denboraldiak Aste Santutik Domu Santu egunera arte irauten du, beraz asteburu honetan eta hurrengoan azkeneko sei irteerak burutuko dira. 

Tren horiek Museotik (Azpeitia) Lasaora honako irteera ordutegia izango dute:

•    Larunbata, urriak 24: 12:00etan eta 18:00etan.
•    Igandea, urriak 25: 12:00etan.

js-tarifas