Euskotrenek autobus elektrikoa gehitu dio Larreineta Zugaztieta zerbitzuari
Autobus hori Eusko Jaurlaritzak eta Euskotrenek Trapagaran-Zugaztieta zatian mugikortasun jasangarria sustatzeko markatutako helburuetako bat da. Haiekin lankidetzan Bizkaiko Foru Aldundiaren Garraioak eta Mugikortasun Jasangarria Saila eta Trapagarango Udala aritu dira.
Uztailaren 4an Euskotrenek tren-zerbitzu berezia eskainiko du ‘Donosti Cup’ lehiaketaren ospakizunaren harira
Datorren astelehenean, uztailaren 4an, Euskotrenek tren-zerbitzu berezia eskainiko du Anoetatik Hendaiara eta Lasartera, Donosti Cup lehiaketaren ondoren desplazamenduak errazteko.
Euskotreneko Burdinbidearen Euskal Museoak datorren asteburuan hiru bapore tren martxan jarriko ditu
Euskotreneko Burdinbidearen Euskal Museoak (Eusko Jaurlaritzaren Sozietate Publikoa) datorren asteburuan hiru bapore tren martxan jarriko ditu.
Amarako geltokian gaurtik aurrera aldi baterako erakusketa egongo da, Euskotrenen 40. urteurrenaren oroipena dela eta
Duela 40 urte, zehazki 1982ko maiatzaren 24an, Eusko Jaurlaritzak sozietate publiko berri bat sortzea onetsi zuen: Eusko Trenbideak/Ferrocarriles Vascos SA. Sozietate horren helburua zen 1978. eta 1979. urteen artean administrazio zentralak transferitutako zabalera metrikoko trenen kudeaketa erraztea. 1982an hasi zen bultzada publiko horri esker, Euskotren Euskadiko erreferentziazko garraiobide operadore bihurtu da.
Euskotrenek, ekainaren 29an, trenen zerbitzu berezia eskainiko du Lasarte-Oriako 'Dial al sol' jaialdia dela eta
Datorren asteazkenean, ekainaren 29an, Euskotrenek tren zerbitzu berezia eskainiko du, Lasarte-Orian egingo den 'Dial al Sol' jaialdiko kontzertuak amaitu ondoren joan-etorriak errazteko.
Datorren astelehenean, ekainaren 27an, Bilbon Euskotrenen tranbia-zerbitzuaren udako ordutegia indarrean sartuko da
Tranbiak 15 minuturo ibiliko dira Bolueta eta La Casilla artean
js-tarifas